XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lekaidetzarako asmoak burutik kendu eragitearren neke asko igaro eragin eutsoezan, eta orrez gañera emakume gaizto baten bitartez txarrbideratzen alegindu be bai.

Baña, gaste garbizale onek itzak ezertarako etzirala ikusirik, ilinti bategaz bere aurretik emakumea kendu eban.

Garaitz onen ostean otoi egiten ziarduala, aingeruk bere gerria garbitasun-lokarriz inguratu eutsoela ames-egin eban.

Arreskerotik lizunkeri zirikadarik geyago ez eban somau.

Yaunak bere zintzotasuna eskarr onegan saritu eban.

Baña etsayak barriro be ekin eutson.

Bere asmo deunak burutik kendu eragiteko arrebak etorri yakozan; baña berak biurrtu zituan; ludi gauzetzaz gitxiago arduratu eta gogo-arazoetan geyago arduratzeko erabagiaz bialdu zituan ba.

Azkenez, gazteluko leyo batetik iges egin eta Napoles'rea biurrtu zan.

Andik Erroma'ra ta gero Paris'era domakatarren buru zanak eroan eban, eta toki onetan Alberta Nagosia eritxon yakitun andia bere irakasletzat emon eutson.

Pilosopi ta Teologian gallendu zan, eta ogetabost urtegaz, irakaslea ospetsu lez gustien txaloak irabazi zituan.

Ondiño ikasle zala, beti ixillik ibilten zalako, gaitzizenez idi mutua deitzen eutsoen.

Alberto irakasleak au yakiñik bere ikaskideai esan eutsoen: Zer dalata idi mutua deitzen dautsozue?.